Espainiako Gazte Orkestra Nazionalaren kontzertua, Eguberrian Baluarten ehun musikari gazte baino gehiagok ospatuko duten Topaketaren amaiera izango da. George Pehlivanian maisuaren zuzendaritzapean, Orkestrak programa erakargarria eskainiko du, lehengo Sobietar Batasuneko bi musikagileren obrak interpretuz. 7. Sinfonia, bere autore Dmitri Shostakovich-en konposizio ezagun eta ikusgarrienetariko bat da. Bolshoi-aren Orkestrak 1942an estreinatu zuen, II. Gerrate Mundialaren bitartean, eta faxismo naziaren aurkako kantutzat hartua izan zen. Musikari errusiarrak bere jaioterrian, Leningranon, konposatu zuen, ia hiru urte iraun eta milioi bat persona inguru heriotzera eraman zuen hiriaren setioan zehar. Manuel Blanco izango da Alexander Arutiunian-en Tronpeta eta orkestrarako kontzertuaren interpretatzailea. Ezohikoa da musika programetan tronpetarako kontzertuak aurkitzea eta Arutiunian armeniarrak sinatzen duen hau, bere autorearen ezagunenetarikoa eta maisu-lana.
Espainiako Gazte Orkestra Nazionala
Zuzendaria: George Pehlivanian
PROGRAMA
Alexander Arutiunian (1920-2012)
Tronpeta eta orkestrarako kontzertua
Bakarlaria: Manuel Blanco Gómez-Limón
Dmitri Shostakovich (1906-1975)
7. Sinfonia nº 7 Do maiorrean, op. 60 ("Leningrado")
Allegretto
Moderato (poco allegretto)
Adagio
Allegro non troppo
* IRAUPENA: I. ATALA: 20 MIN. (ATSEDENALDIA) II. ATALA: 69 MIN.