Baluarte Fundazioaren Denboraldia
10 urtarrila, asteazkena
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Espainiako Gazte Orkestra Nazionala
Zuzendaria: Cristóbal Soler
Espainiako Gazte Orkestra Nazionalak (JONDE) zenbait topaketa egiten ditu ikasturtean zehar herrialdeko musikari gazte onenekin, eta azkenean hainbat kontzertutan aurkezten duten programa bat gogotik prestatzen dute haietan. JONDEk gogoberotasuna, kar eta prestakuntza handia eta berebiziko motibazioa transmititzen du. Guzti horren ondorioz, JONDEren kontzertuek oso interes partikularra dute eta emaitza beti bikainak dira: orkestrak interpretatzen dituen lanak oso zorrotzak dira, adibidez, Richard Straussen Así habló Zaratustra, Cristóbal Soler maisuak kontzertu honetan zuzenduko duen lan nagusia.
Espainiako Gazte Orkestra Nazionala
Zuzendaria: Cristóbal Soler
PROGRAMA
Lehenengo atala
José Luis Turina (1952)
Fantasía sobre una Fantasía de Alonso Mudarra (11 min.)
Jacques Ibert (1890-1962)
Flauta eta ganbera orkestrarako kontzertua (21 min.)
Bakarlaria: Clara Andrada
Bigarren atala
Richard Strauss (1864-1949)
Así habló Zaratustra, op. 30 (36 min.)