Kurutx eta pil
Ongi bereizturiko bi erakargune dituen egitaraua honako hau. Lehenbizi, Beethoven, laburra eta beti ongi ulertua izan ez den bere katalogo erlijiosotik ateratako adibide batekin. Espainiar musika ondoren: Albeniz eta Navarra bere lanaren amaitu gabeko orkestrazioa eta, honekin batera, Falla eta bere balletik ezagunetariko baten bi orkestra-suiteak. EOSeko musika-zuzendaria izandako Miguel Ángel Gómez Martínez izango da musikazko bilera honetan protagonista, bakarlari gailen eta Bilboko Koral Elkartearekin batera.