Amaitzeko, hausnarketa bat
Shostakovitch-ek une erabakiorra bizi du bai bere egite zein bizitzan. Musika beharrean kaosa artikuluaren garaia da. Salatu, epaitu eta damuarazi egiten dute. Biolinerako lehenbiziko kontzertua ingurune horretan sortzen da. Irudimenak lagunduko digu nota artean isla daitekeen oro aurkitzen. Orain, honen alboan, Bruckner-en laugarren sinfoniak kutsu berezi bat hartzen du. Behar bada partitura kutsatzen duen sentimendu mistikoa sakonagoa eta, aldi berean, biozberagoa egingo da.
*Egitarau honek hitzaldia izango du aurretik