2020/2021 Denboraldia. 2. Kontzertua
3 azaroa, asteartea
20:15etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Michel Tabachnik
KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
Azken egunetan Nafarroako Foru Erkidegoan iragarritako murrizketa berrien ondorioz, Euskadiko Orkestrak Baluarten azaroaren 3an iragarrita zituen bi kontzertuak bertan behera uztea erabaki du "hiri iruindarreko 1.200 abonatuei sarrera ematea ezinezkoa delako egoera horretan".
PROGRAMA: Wagner
R. Wagner
Idilio de Sigfrido
Wesendonck Lieder
W.A. Mozart
35. Sinfonia, 'Haffner'
Michel Tabachnik, zuzendaria
Rinat Shaham, mezzosopranoa
Schubert Erromantizismo musikalaren hastapenetan funtsezko pertsonaia izan zen bezala, Richard Wagnerrek opera corpus bat sortu zuen, non maitasuna, erlijioa edo filosofia bezalako gai handietara hurbildu zen, mugimendu artistiko honen heldutasun aldiaren muina direnak. Michel Tabachnikek, Karajan eta Boulez bezalako funtsezko zuzendarien eskutik Wagner ezagutu zuenak, bere operetatik ez datozen baina horiekin lotura estua duten bi orri jorratuko ditu: Sigfridoren idilioa poema sinfonikoa, urte batzuk geroago Wagnerrek Sigfrido operan erabiliko zuena, eta bost Wesendonck Lieder delakoak, 1857an idatzi zituenak Tristan eta Isoldaoperan lanean ari zela eta Mathilde Wesendonck bertsoen egileaz maiteminduta zegoela. Rinat Shahamek, gaur egun mundu osoan eskaera gehien jasotzen ari den mezzosopranoetako batek, bere ahotsa jarriko die abesti grinatsu hauei. Wagnerren intentsitatearen kontrapuntu gisa, Mozartek 35. Sinfoniaren, "Haffner", partiturara eraman zuen espiritu dibertigarri zein solemnearekin amaituko da kontzertua.