¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2020/2021 Denboraldia. 7. Kontzertua
13 apirila, asteartea 19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Robert Treviño
 
PROGRAMA: Bruckner

A. Bruckner
5. Sinfonia     [78']
 
Robert Treviño, zuzendaria


Brucknerren musika maiz eskaini du orkestrak azken denboraldietan; izan ere, austriarra da Robert Treviño zuzendari titularraren musikagile kutunetako bat. Hain zuzen, Treviñok Brucknerren sinfonia batekin egin zuen debuta Euskadiko Orkestran, Zazpigarren sinfoniarekin, duela bost urte, 2016ko martxoan. Aurrerago, 2020 urte hasieran, Treviñok Bederatzigarren sinfoniaren bertsio gogoangarri bat zuzendu zuen; bertsioak azken mugimendua berregiten zuen, eta lehen aldiz entzun zen Euskadin. Oraingoan, bi saiotan, Brucknerren zikloaren barruan gutxien jo diren bi sinfonia aurkeztuko dizkigu Treviñok: Bosgarrena eta Seigarrena.
 
Apirilaren 13ko kontzertuan Euskadiko Orkestrak egile austriarraren 5. Sinfonia interpretatuko du. 1875 eta 1876 artean idatzitako lana da, eta aldaketa txikiak jasan zituen hurrengo urteetan. Hala ere, bere lehen orkestra-interpretazioa 1894ko apirilak 9ra arte ez zen iritsi, Franz Schalk zuzendariaren eskutik, Grazen, Brucknerrek gaixorik egoteagatik joan ezin izan zuen kontzertu batean. Inoiz ez zuen bere sinfonia orkestra batek interpretatuta entzuterik izan.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.