2020/2021 Denboraldia. 8. Kontzertua
4 maiatza, asteartea
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Hans Graf
PROGRAMA: Gazteak
B. Bartok
Biolinerako 1. kontzertua [21']
F. Mendelssohn
1. Sinfonia [32']
Hans Graf, zuzendaria
Birgit Kolar, biolina
Denboraldiko kontzertu-programa berri honek garrantzi musikal handiko bi obra aurkeztuko ditu. Lehena Bartoken Biolinerako 1. Kontzertua izango da, egilearen aurpegi ezezagun eta erromantikoena erakusten duen lana, maitatzen ez zuen maite bati eskainia, eta idatzi zenetik 50 urtera estreinatua. Birgit Kolar biolinjole austriarrak interpretatuko du 21 minutuko iraupena duen eta bi mugimendu baino ez dituen obra hau. Kontzertu honetan interpretatuko den bigarren lana Mendelssohnen 1. Sinfonia izango da. Bere indar eta intentsitate emozionalak, garai honetan orkestra hartzen ari zen soinu-betetasunak handituta, sinfonia hau gaztetasun adierazpen bihurtzen du, Mendelssohnek 15 urte eskasekin idatzi baitzuen. Hans Graf (Euskadiko Orkestrako titularra 1994tik 1996ra) berriro itzuliko da gure denboraldira, oso ohikoa ez den programa hau zuzentzeko.