Orfeoren musika tresna
Harparen eta ohiz kanpokoa den Xavier de Maistreren inguruan sortzen da kutsu klasikodun egitarau hau. Abesti eztien sortzaile eta Mendelssohn eta Schumannen begiko izandako Reinecke-k gustua irudikatzen du. Schubert-ek bere lehenbiziko garaiko bi lan sinfonikoren bidez osatzen du erretratua. Guztien artean, Aita Madinaren Kontzertinoa. Duela gutxi berreskuratua, EOSek bere euskal konpositoreen bilduman jaso du lan hau.
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Egitarau honek hitzaldia izango du aurretik