2021/2022 Denboraldia. 3. Kontzertua
7 abendua, asteartea
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: SHOSTAKOVICH + Ginastera
A. Ginastera
Harparako kontzertua [23']
D. Shostakovich
10. Sinfonia [57']
Robert Treviño, zuzendaria
Xavier de Maistre, harpa
Robert Treviñok, errepertorio ezezagun baina ezinbestekoen bilaketan, harpan jarri du arreta oraingoan. XIX. mendeaz geroztik funtsezko instrumentua da orkestra-ehunean, baina ez da hain ezaguna solista moduan. Hala, Xavier de Maistre gonbidatu du, instrumentu horren erabateko erreferentea azken hamarkadetan. De Maistrek harpak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraziko dizkigu harparako kontzertu batean: Ginasterarena, zeinak harparen erritmo-gaitasun ustekabekoa eta tinbre-aniztasuna ezagutaraziko digun. Programa osatzeko, XX. mendeko beste harribitxi bat izango dugu: Dmitri Xostakovitxen 10. Sinfonia, haren ziklo sinfonikoa osatzen duten hamabost obren artean onena, Herbert von Karajanen arabera.
SARRERAK