2021/2022 Denboraldia. 4. Kontzertua
10 otsaila, osteguna
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Mei-Ann Chen
COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA
PROGRAMA: BEETHOVEN + Bartok / Mérah
J. Mérah
Jakinduriaren usaina [17']
(Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua)
B. Bartok
Pianorako 3. kontzertua [23']
L.V. Beethoven
7. Sinfonia [36']
Mei-Ann Chen, zuzendaria
Varvara, pianoa
Christina Daletska, sopranoa
Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua ere pandemiaren gorabeherak gainditu eta aurrera doa bere ibilbidean. Oraingoan, zikloaren hirugarren zatia ezagutuko dugu: Jakinduriaren usaina, Joël Mérah egilearena. Horren ondoren, Bela Bartok hungariarraren azken obra helduko da: Pianorako 3. kontzertua. Lan horretan ageri den ideia musikalen uholdean lirismoa eta lasaitasuna ditugu, eta horrexek bereizten du hungariarraren aurreko bi kontzertuetatik, zeinak garratzagoak baitira. Varvara izango da interpretea, 2012ko Geza Anda lehiaketako irabazlea. Varvarak mundu osoan du ospea, bere interpretazio kalitatezko eta bereziengatik. Horren ondoren, Mei-Ann Chen zuzendariak gidatuko du Beethovenen 7. Sinfonia; Wagnerrek «dantzaren apoteosia» deitu zion sinfonia horri, erritmoaren kontzepzio magistrala dela eta. Mei-Ann Chen ezaguna da Estatu Batuetako musika-zirkuituan, eta Chicago Sinfoniettako eta Taiwango Orkestra Sinfonikoko titularra da.