2021/2022 Denboraldia. 7. Kontzertua
29 martxoa, asteartea
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Georg Mark
PROGRAMA: BRAHMS REQUIEM
J.Brahms
Requiem alemaniarra [68']
Georg Mark, zuzendaria
Olga Pasichnyk, sopranoa
Johann Kristinsson, baritonoa
Orfeón pamplonés, abesbatza
Brahmsen Requiem alemaniarra, Luteroren Bibliatik hartutako testuekin osatua, hasieran oso polemikoa izan zen, eta ez zuen harrera ona izan katolikoen artean: aszetikotzat hartu zuten. Baina Eduard Hanslick kritikari ospetsuak balioetsi egin zuen haren lana: «Beethovenen azken garaiko estiloak erlijio-musikan eman duen fruitu onduenetako bat dugu», idatzi zuen. «Brahmsek Bachen eskolatik ikasitako arte harmoniko eta kontrapuntistikoak orainaldiaren hats bizia du». Requiem alemaniarra berehala bilakatu zen errepertorio sinfoniko-koraleko pieza nagusia. Euskadiko Orkestrak, obra interpretatzeko, goi-mailako ahotsak gonbidatu ditu: Olga Pasichnyk sopranoa (hasiera batean aurreikusitako Ainhoa Arteta ordezkatzen duena), Johann Kristinsson baritonoa (hasiera batean aurreikusitako Michael Nagy ordezkatzen duena) eta Iruñeko Orfeoia, zeina lehenengo abesbatza izango den gure artean kontzertu bat eskaintzen pandemiaren ostean. Zuzendaria Georg Mark izango da.
IRAUPENA: 70 MINUTU