2021/2022 Denboraldia. 10. Kontzertua
6 ekaina, astelehena
19:30etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: ELGAR + Bartok / Wagner
R. Wagner
Lohengrin. I. Ekitaldia. Preludioa [8']
B. Bartok
Biolarako kontzertua [20']
E. Elgar
1. Sinfonia [50']
Robert Treviño, zuzendaria
Pinchas Zukerman, biola
Denboraldia amaitzeko, Pinchas Zukerman izango dugu gurean, azken urteotan Euskadiko Orkestra maiz bisitatu duen biolinista paregabea. Oraingo honetan, Robert Treviñoren gidaritzapean, bere bigarren instrumentuarekin ariko da, biolarekin, eta Bartoken Biolarako kontzertua interpretatuko du, egile hungariarrak egindako azken partitura, eta amaitu gabe utzi zuena. Zukermanek grabatu zuen kontzertu horren erreferentziazko bertsioetako bat, 1990ean, eta obra hoberen defendatu duen jotzaileetako bat dugu; izan ere, etengabe jo du partitura hori mundu osoan barna. Treviñok, Wagnerren Lohengrin operaren zati baten ondoren, Elgarren 1. Sinfonia ere zuzenduko du. Hainbat eta hainbat maisulanek ez bezala, zeinek hasieran osperik jaso ez baitzuten, sinfonia paregabe honek estreinaldi arrakastatsua izan zuen, musika klasikoaren historiako arrakastatsuenetakoa: estreinatu eta lehenengo urtean ehun aldiz baino gehiago interpretatu zen mundu osoan barna.
SARRERAK