PROGRAMA
F. Martin
Concerto for Seven Winds [20’]*
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
T. Hosokawa
Autumn Wind, shakuhachi eta orkestrarako [14’]*
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
J. Brahms
4. Sinfonia, opus 98 [39’]
Jun Märkl, zuzendaria
Tadashi Tajima, shakuhachi (japoniar flauta tradizionala)
Udaberriko haizeak
Jun Märkl denboraldira bueltatzen da berriz ere, gure orkestraren haize-instrumentuetako maisuak hobeto ezagutzea ahalbidetuko duen proposamen batekin. Frank Martinen Concerto for Seven Winds lanak, energia handikoa eta tinbre-kolore ugarikoa, flauta, oboe, klarinete, fagot, tronpa, tronpeta eta tronboiko zazpi bakarlari, tinbal-jole bat eta harien familia batzen ditu. Beste haize-instrumentu bat, Japoniakoa oraingoan, Toshio Hosokawaren Autumn Wind laneko protagonista izango da: Tadashi Tajimak shakuhachi eta orkestrarako kontzertua joko du. Gau-ekitaldiaren bigarren zatian XIX. Mendeko sinfoniarik garrantzitsuenetakoa eskainiko dugu, Brahmsen 4. Sinfonia. Bere Finalebikainean musikagileak Bachen musikarekiko zuen maitasuna antzeman daiteke.