2017/2018 Denboraldia
31 urria, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra SinfonIkoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Errusiar saski-naskia
M. Ravel
Piano eta orkestrarako kontzertua (ezker eskua) Re maiorrean [19’]
D. Shostakovich
11. Sinfonia Sol minorrean, opus 103, "Año 1905" [55’]
Robert Treviño, zuzendaria
Joaquín Achúcarro, pianoa
Errusiar Iraultzaren mendeurrenean, 1905ean Xostakovitx tsarren zapaltzearen kontra oldartuta. Eta Ravel itzela.
Maurice Ravelen musikak ondoen jotzen duen musikari batekin egin du topo, euskal pianoaren dekanoa den Joaquín Achúcarro, hain zuzen ere. Ezker eskuarentzako kontzertua, Achúcarroren eztabaida-puntua, hainbat eta hainbat aldiz jo duena nazioarteko agertokietan, Orkestra sortu zenetik gertu izan dugun Bilboko piano-jotzailearen 85. urtebetetzea ospatzeko arrazoi bikaina izango da.
Beste ospakizun batek ere hartuko du Robert Treviñok zuzendutako saio honen bigarren zatia, errusiar Iraultzaren mendeurrena, hain zuzen ere. Treviñok sobietar errepertorioko orri hunkigarrienetako bat aukeratu du: Dmitri Xostakovitxen 11. Sinfonia, zeinak 1905eko Igande Odoltsuko gertakizun mingarriak irudikatzen zituen, hau da, tsarraren Guarda Inperialak ehunka langile hil zituenean Neguko Jauregiaren ateetan.