¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2018/2019 Denboraldia. 4. Kontzertua
5 otsaila, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Robert Treviño
 
PROGRAMA: Handiusteko orroak

S. Barber
Biolin eta orkestrarako kontzertua, Op.14     [25’]
 
S. Rachmaninoff
2. Sinfonia, Op.27     [60’]
 
 
Robert Treviño, zuzendaria
James Ehnes, biolina
 
 
Robert Treviñok sakontasunez ezagutzen du Estatu Batuetako musika, eta Samuel Barberren figura aldarrikatu nahi du, oparoa baita egin duen lana, baina Harietarako adagioak itzal egin die bere beste lanei. Biolinerako kontzertua, 1939an konposatua, Estatu Batuetako erromantizismo berantiarraren ale ederrenetako bat da, doinu landuz eta adierazkortasun zuzen batez josia. Bakarlari lanetan James Ehnes ibiliko da, kontzertu honen grabazioagatik Grammy sarietarako izendatuta egon zen biolinjole bikaina. Sergei Rakhmaninovek Estatu Batuetara emigratu zuen Errusiar Iraultzaren ondoren, eta izugarrizko eragina izan zuen Mundu Berriko musikagileen gainean. Treviñok haren 2. Sinfonia aukeratu du, garaipen orro bat, haren Lehenengo sinfoniari emandako harrera ezin okerragoaren ondoren (Rakhmaninov depresio luze batera eraman zuen).
 

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.