2018/2019 Denboraldia. 6. Kontzertua
12 martxoa, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Pinchas Zukerman
PROGRAMA: Aire bohemioak
L.V. Beethoven
Biolin eta orkestrarako kontzertua [42’]
A. Dvorak
8. Sinfonia [34’]
Pinchas Zukerman, biolina eta zuzendaria
Orkestrarekin 2017ko martxoan izandako arrakastaren ondoren, Pinchas Zukerman biolinjole ospetsua euskal oholtzetara itzuli da, hain ezaguna ez den bere fazeta bat aurkezteko: zuzendari-lana. Hasteko, garai guztietako kontzertu ospetsuenetako bati aurre egingo dio: Biolinerako kontzertua, Ludwig van Beethovenek 1806an konposatu zuena; haren hirugarren mugimendu pastorala, hain zuzen, haren sorkuntzako atal pozgarrienetakotzat jotzen da. Ondoren, jada biolinik gabe, Zukerman Dvoraken 8. Sinfonia argitsuan loratzen diren Bohemiako gai folklorikoetan murgilduko da. Txaikovskiren Bosgarrenaren garaikidea den lan honetan (hura denboraldiaren amaieran entzuteko parada izango dugu), Dvorakek pozaren aldeko apustu argia egin zuen, panorama sinfonikoa zertxobait atsekabetua zenean.