2018/2019 Denboraldia. 8. Kontzertua
7 maiatza, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Bihotz mindua
G. Mahler
9. Sinfonia [75’]
Robert Treviño, zuzendaria
Azken urteotan, Robert Treviño aintzatetsia izaten ari da mundu osoan Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa; izan ere, haren sinfoniekin egin du debuta London Symphony eta Zuricheko Tonhalle Orchester orkestren buru. Oraingoan, Treviñok Bohemiako musikagilearen sorkuntza-lan konplexuenetako bat hautatu du, 9. Sinfonia, Alban Bergek “Mahlerrek inoiz idatzitako gauza zoragarriena” deituz goretsi zuena. Hil baino bi urte lehenago amaitu zuen, eta azken lan handia du Lurraren abestia eta amaitu gabeko Hamargarren sinfoniarekin batera. Horietan bezala, heriotzaren kontzientzia sumatzen da soinu mataza liluragarri baten ondoren, eta agerian uzten du Mahlerrek bizitzaren azkenetan erdietsitako parerik gabeko orkestrarako maisutza.