2018/2019 Denboraldia. 10. Kontzertua
11 ekaina, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Porrota ala garaipena
S. Rachmaninoff
Piano eta orkestrarako 3. kontzertua [39’]
P.I. Tchaikovsky
5. Sinfonia [44’]
Robert Treviño, zuzendaria
Alexei Volodin, pianoa
Robert Treviñok errusiar musikaren aldeko hautua egin du Denboraldia ixteko, eta Alexei Volodin piano-joleari egin dio gonbita abentura honetan bidelagun izateko. Volodin Rakhmaninoven musikaren espezialista da, eta 3. Pianorako kontzertuari lotuko zaio, piano-errepertorioko zailenetakotzat jotzen dena. Patuaren ideia agertuko da gero Txaikovskiren 5. Sinfonian. Hura sortzea gogorra izan zen, eta hainbeste non errusiarrak adierazi ere egin zuen “nire sorgortutako burmuinetik zukutu egin behar” zuela. Haren barruan, Txaikovskik forma sinfoniko handia eta literatura-programa ezkutu bat uztartu zituen eta, tentsio horretatik, baita eslaviar folkloretik eta baleteko lengoaiatik ere, XIX. mende amaierako sinfonia original eta gogoangarrienetako hau sortu zen.