2019/2020 Denboraldia. 1. Kontzertua
3 urria, osteguna
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Zain
1) Ezkutuko obra
2) Ezkutuko obra
3) Ezkutuko obra
4) M. Chamizo
Elkano proiektua 1 (erabateko estreinaldia)
5) Ezkutuko obra
6) Ezkutuko obra
Robert Treviño, zuzendaria
Mojca Erdmann, sopranoa
Bilboko Koral Elkartea
Inoiz ez bezalako proposamen batekin hasiko gara: ezkutuko egitarau batekin, Elkano proiektuaren lehen lanaren estreinaldia baino ez baita ezagutaraziko. Hiru urte emango ditu Orkestrak proiektu horretan murgilduta, euskal nabigatzaileak duela mende-erdi munduaren lehen zirkumnabigazioa osatzeko behar izan zuen denbora. Mikel Chamizoren Navigare necesse est lanak odisea horren lehen gertaerak jasoko ditu, eta ezezagunerako bidaia horretan abiatu ziren marinelen beldurrei, itxaropenei eta asmoei erreparatuko die. Ideia horrekin bat eginez, Robert Treviñok aurkikuntza-bidaia musikal bat egitera gonbidatuko ditu entzuleak, kontzertuaren amaierara arte izen ezezaguna izango duten bost obraren bitartez. Abentura honetan Orkestrak bidaide bikainak izango ditu: batetik, Bilboko Koral Elkartea –euskal musika berriaren defendatzaile handia–; bestetik, Mojca Erdmann sopranoa –duela gutxi Orkestrarekin Alemanian eta Austrian biran izan den sopranoa, erreferentea alemanierazko errepertorioan–. Jakin-mina ez da faltako.