2019/2020 Denboraldia. 3. Kontzertua
5 abendua, osteguna
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño
PROGRAMA: Ravel
B. Bartok
Hari, perkusio eta zelestarako musika
A. Copland
Klarineterako kontzertua
M. Ravel
Alborada del Gracioso / Rapsodia española / Pavana para una infanta difunta / Bolero
Robert Treviño, zuzendaria
Julian Bliss, klarinetea
Maurice Ravelek orkestrazioaren artea berdinik gabeko sofistikazio-maila bateraino eraman zuen orkestrarako egin zituen lan gutxi baina funtsezkoetan. Robert Treviñok Ravelen soinu-magian murgiltzea proposatuko digu Espainian inspiratutako lau piezaren bidez. Horietan, euskal konpositoreak orkestraren baliabide eta kolore guztiak azaleratu zituen. Eta, Ravelekin batera, orkestrazioaren beste bi maisu: Bela Bartok hungariarra, Soka, perkusio eta zelestarako musika lanaren bidez sonoritate nokturnoen eta dantza folkloriko arraroen unibertsoan sartu zena; eta Aaron Copland estatubatuarra, Klarineterako kontzertua lanaren bidez garai hartan oraindik gaztea zen musika iparramerikarraren soinua finkatzen lagundu zuena. Julian Bliss arituko da solista; izan ere, gaur egun influentzia handia du klarinetista horrek, interprete gisa lortu duen kalitate handiagatik ez ezik, musikaren demokratizazioaren alde egiten duen aktibismoagatik ere bai.