2019/2020 Denboraldia. 6. Kontzertua
16 martxoa, astelehena
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Pinchas Steinberg
KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
COVID-19 ren egoera dela-eta erakunde publikoek eskatutako gomendioei jarraituz, eta erantzukizun sozialeko printzipio batengatik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu hau bertan behera uztea erabaki du.
PROGRAMA: Fantastique
L. V. Beethoven
8. Sinfonia
H. Berlioz
Sinfonia fantastikoa
Pinchas Steinberg, zuzendaria
1812an Beethovenek osasun txarra zuen eta bihotza atsekabetuta —orduantxe idatzi zion “Maite hilezkorrari” bere gutun entzutetsua—, baina 8. Sinfonia musika optimista eta arinaz osatzen da, eta klasikoa ere bada Haydn maisuarengan begirada jartzen duen moduagatik. Zazpigarrena ezagunaren eta Bederatzigarrena iraultzailearen itzalean geratu ogi den Zortzigarrenak Beethoven kanoniko eta umore oneko bezala irudikatzen du. Aldiz, Berliozen Sinfonia Fantastikoak sinfonien artearen arau ugari hautsi zituen 1830ean estreinatu zenean. Nobela-itxurako fresko honetarako inspirazioa bere oinazealdi sentimental propiotik atera zuen. Bere desamodio-istorioa partituraren barrura isuri zuen; hark egituratu zuen partitura, baita duen originaltasuna eman ere. Pinchas Steinbergek, opera-zirkuituko erreferentziazko zuzendari eta Erromantizismoaren errepertorioaren maisu handiak, egingo dio aurre erronka sinfoniko bikoitz zoragarri honi.