Egitaraua
A. Honegger: David Erregea
Aurten Arthur Honegger suitzar musikaria zendu zenetik berrogeita hamar urte betetzea aitzakiatzat har dezakegu denboraldiari distira osoz amaiera emateko. Egitaraua bere lanik entzutetsuenetariko batek osatzen du, jada bere estreinaldiko entzulegoa arritzeko gai izan zen inpresio zuzen eta boteretsuaz ornituriko lana, hain zuzen ere. Musika serio eta apaindura gutxikoa, baliabide ikusgarriak arreta osoz entzutea merezi duen lan batentzat. Amaiera gailurrean, bai horixe, etengabeko igoeran emandako hamalau egitarauen ondoren.