EGITARAUA
F. Schubert
Sinfonía nº2 en si bemol mayor, D 125 [29’]
J. Egiguren
Kindly Symphony (estreno absoluto, encargo OSE) [20’]
C. Frank
Sinfonía en re menor [37’]
Oleg Caetani, zuzendaria
Formaren laudorioa
Beethovenek ekarpen iraultzailea egin zuenez geroztik etengabe berrituta, egitura sinfoniko tradizionala sasoi betean dago gaur egun. Ikusi besterik ez dago Euskadiko Orkestrak enkargatuta Egiguren durangarrak egindako Kindly Symphony obraren erabateko estreinaldia. Artean nerabea zen Schubertek bere Bigarren Sinfonian Vienako klasizismoaren eskemei eutsi zien; aldiz, bizitzaren azken aroan Franck belgikarrak forma ziklikoko ideala sintetizatu zuen egin zuen sinfonia bakarrean —Marnat en esanetan “makina simetriko zorrotza” izan zen—, eta egiteko modu hori eredu izan zen jarraitzaile zituen Chausson, Ropartz, Magnard eta Dukas musikarientzat.