Helikon mendian, poesiarako inspirazioaren iturria den horretan bizi omen ziren. Horietako bat Euterpe izan zen, musika eta artzain-poesiaren musa. Berau dugu Euskadiko Orkestraren denboraldi honen bermea. Horrexegatik da bere itxua gazte eta gozoa, duela berrehun urte, musikarekiko grina belarrietan zuela jaiotako Arriagaren itxuraren parekoa. Tchaikovskyren modura, melodiatsu eta dizdiratsua ere bada eta, zalantzarik gabe, sentsualki limurtzailea, Mila gau eta bateko Sheherazade bera bezala.
*Lehen aldiz interpretaturiko obra
Egitarau honek hitzaldia izango du aurretik