EGITARAUA
A. Dvorák
Concierto para violoncello y orquesta en si menor, opus 104 [40’]
I. Allegro
II. Adagio ma non troppo
III. Allegro moderato
I. Fedele
Txalaparta [5’]
Folkdance 2
Edizioni Suvini Zerboni
(EOSen enkarguz. Erabateko estreinaldia, TESELA proiektua)
C. Franck
Psyché (4 fragments symphoniques) [27’] *
I. Le sommeil de Psyché
II. Psyché enlevée par les Zéphirs
III. Les Jardins d’Eros
IV. Psyché et Eros
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Daniel Müller-Schott, biolontxeloa
Andrey Boreyko, zuzendaria
Oreka TX, Txalaparta
Elkarrekin bizitako nostalgiak
Dvorákek 1865ean konposatu zuen biolontxelorako lehenengo kontzertua, inoiz orkestratuko ez zuena. Hogeita hamar urte geroago, Estatu Batuetan hiru urteko egonaldia egin ondoren bere jaioterri Bohemian bueltan zela, musikari txekiarrak bere maisulan handienetakoa amaitu zuen, herrimin sentimendu sakona dariona. Lehentxeago, 1888an, Franck belgikarrak Psiché-rekin lortu zuen ―Apuleyoren kontakizun batean oinarritutako obra zoragarria bezain ezezaguna―, sentsualtasunaren, grinaren eta malenkoniaren gailurra, ganberako musikako haren partitura gogoangarrienek biltzen duten bizitasun emozional handiarekin bakarrik konparatu daitekeena. Bi obra horien erdian, Ivan Fedele musikari italiar dotore eta finaren estreinaldia, euskal kutsua erantsitakoa, izango da kontrapuntu egokia.