PROGRAMA
F. Liszt
Les Préludes, S 97. Poema sinfónico nº3 [16’]
R. Wagner
Wesendonck Lieder, WWW 91 [21’] *
(orkestrazioa: F. Mott - R. Wagner)
F. Schubert
Sinfonía en si menor, D759, Inacabada [25’]
F. Liszt
Rapsodia húngara para orquesta nº2 en re menor, S 359/4 [11’] *
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Zuzendaria: Christoph König
Sopranoa: Measha Brueggergosman
Erromantiko berriak
1822an idatzia eta amaitu gabe utzia -zergatia ez dakigularik-, 7. Sinfonia, “Burutu gabea”, hogeita hamar urtez egon zen liburutegi pribatu batean gordea. 1865. urtean berragertu zen Vienan, harridura handia sortuz, Erromantikoen Gudua zelakoaren erdi-erdian. Estetika-gudu horren baitan Eskola Alemaniar Berriaren buru zen Franz Lisztek genero iraultzailea sortu berria zuen, olerki sinfonikoa alegia, eta Lamartinen lanean oinarritutako Les Préludes lana horren adierazlerik esanguratsuenetakoa da. Bere begiko -suhi izango zen ere- Richard Wagnerrek Wesendonck Lieder bost abestiak 1857. urtean idatzi zituen, Tristan eta Isolda opera idazten zuen bitartean eta olerkien egile Mathilde Wesendonckekin erabat maiteminduta. Measha Brueggergosman abeslari famatuak abestuko ditu, Christoph Königen zuzendaritzapean.