PROGRAMA
P. Aldave
Akelarre. 2ªparte. La Dama de Urtubi, opus 29 [33’]
M. Mussorgsky / N. Rimsky-Korsakov
Una noche en el monte pelado [12’]
P.I. Tchaikovsky
Francesca da Rimini, opus 32, TH 46 [22’]
Zuzendaria: José Miguel Pérez Sierra
Akelarrearen barruan
Pío Barojaren testuetan oinarritutako La Dama de Urtubi, Pascual Aldaveren Akelarre (1996) lan handiaren laugarren zatia dena, denboraldi honetako programarik ikaragarrienaren pieza nagusia da. José Miguel Pérez Sierrak zuzenduko du. La Dama de Urtubi-k Miguel Machainen istorioa azaltzen du. Akelarre batean sartuko da Miguel Leonor bere laztana salbatzeko. Gaua mendi soilean Mussorgskyk 1867an idatzi zuen beldurrezko klasiko handiak sabbatharen beste bertsio bat dakar. Rimsky-Korsakoven moldaketa bikainari esker, orkestraren trebezia agertzeko lan aproposa da eta entzuleen oso gustukoa ere. Tchaikovskyren Francesca da Rimini fantasia sinfonikoa aurrekoak bezain iluna dugu. Bayreuthen bukatu zuen 1876an eta Liszten zein Wagnerren eragina nabaria da. Francesca eta Paoloren istorio tragikoa hartzen du Danteren Infernuko V. Kantutik: adulterioan atzemanak, Infernuko bigarren zirkuluaren betiereko ekaitzean flotatzera zigortuko dituzte.