PROGRAMA
T. Catalán
Printzesaren Dantza [12’]
(erabateko estreinaldia, EOSren enkarguz)
J. Haydn
Concierto para cello y orquesta nº2 en re mayor, HOB VIIb:2, opus 10 [25’]
D. Shostakovitch
Sinfonía nº10 en mi menor, opus 93 [57’]
Zuzendaria: Carlo Rizzi
Biolontxeloa: Emmanuelle Bertrand
Sentimendu eta pasioak
Carlo Rizzik Teresa Catalánek Euskadiko Orkestraren mandatuz idatziriko Printzesaren Dantza estreinatuko du. Zuzendariak Emmanuelle Bertranden laguntza izango du Haydnen Biolontxelo eta orkestrarako 2. Kontzertua eskaintzeko. Esterházy etxearen zerbitzuan emandako azken hamarkadan egina, printzearen orkestra pribatuko kide eta biolontxelo-jole bikain Antonin Kraftek bere abilezia ager zezan idatzi zuen. Bigarren zatirako, Shostakovitchen 10. Sinfonia, mi minorren. Stalin 1953an hil eta gutxira estreinatua, musikagileak “gizakiaren sentimendu eta pasioak islatu” nahi zituen. Galina Vishnevskaya sopranoak, ordea, “tiranoaren betiereko biraoa” ikusten zuen lanean. Egilearen sinfoniarik onenetarikoa da nolanahi ere eta musikagile errusiarra estimu gutxian zeukatenen goraipamena ere jaso zuen -Karajanena, kasu-.