PROGRAMA
Aita Madina
Aita Gurea [5’]
F. Poulenc
Gloria [28’]
H. Berlioz
Sinfonía Fantástica, opus 14 [50’]
Donostiako Orfeoia (José Antonio Sainz Alfaro, zuzendaria)
Olena Tokar, sopranoa
Jun Märkl, zuzendaria
Agur itzela
Hasi zuen moduan agurtuko du Denboraldia Orkestrak, hots, ahots-musikaren bi obra ederrekin. Aita Madinaren Aita Gurea obra laburrak, baina emozio handikoak, abiatuko du emanaldia, jarraian, Francis Poulencen Gloria XX. mendeko klasiko sinfoniko-koralari lekua utziz. Obra serioa eta jostagarria da aldi berean, eta Donostiako Orfeoiaren eta Olena Tokarren ahotsek interpretatuko dute. Programa osatzeko, Berliozen obra ezagunena izango da entzungai, Sinfonia Fantastikoa edo Artista baten bizitzaren pasartea –jatorrian, frantziarrak izen hori jarri zion–. Musika programatikoaren adibide goiztiar honek musikagilearen maitasunezko abenturak eta opioarekiko harremana biltzen ditu, Orkestrak Jun Märklen aginduetara burutuko duen erronka sinfoniko izugarri honetan.