PROGRAMA
J. Sibelius
7. Sinfonia Do maiorrean, Op. 105 [21']
F. Chopin
Piano eta orkestrarako 2. kontzertua Fa minorrean, Op. 21 [32']
L.V. Beethoven
5. Sinfonia Do minorrean, Op. 67, "Del destino" [31']
Alexander Lonquich, pianoa
Christoph König, zuzendaria
Maisu ameslariak
Solistes Européens de Luxembourg taldeko zuzendari Christoph Königek beren garaian ezarritako mugetatik haraindi joan ziren hiru lan aurkeztuko dizkigu. Lehenak, Sibeliusen 7. Sinfoniak (1924), perfekziotik gertu dagoen forma-murriztasuna agertzen du. Berarentzat, bere biretan jo ahal izateko idatzi zuen Chopinek bere Pianorako 2. Kontzertua. Italiako bel cantoaren iturrietatik edanaz, arrazako pianisten dohain nagusiak maisuki ustiatzen ditu. Alexander Lonquich bakarlaria horien artean kokatzen da ezbairik gabe. Kontzertua bukatzeko, musika klasikoaren ikonoetako bat: Beethovenen 5. Sinfonia, "Patuarena". Ernst Theodor Amadeus Hoffmannen hitzetan, sinfonia irekitzen duen lau notako motiboak "etengabe gorantz doan klimaxa eraikitzen du eta entzulea, nahitaez, espiritu infinituen munduan sartzera behartua izaten da".