EOS 16/17 Abonu Denboraldia
4 urria, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Jun Märkl
PROGRAMA
X. Sarasa
Fanfarria #3308 [5’]
Erabateko estreinaldia, EOSen enkargua
T. Hosokawa
Meditation. To the victims of Tsunami [14’]
Lehen aldiz interpretaturiko obra
C. Orff
Carmina Burana [65’]
Susanne Elmark, sopranoa
Carlos Mena, kontratenorea
Peter Schöne, baritoroa
Donostiako Orfeoia (zuz. José Antonio Sainz Alfaro)
Estreinaldia, oroitzapena eta ospakizuna
Jun Märkl gure zuzendari titularrak Xabier Sarasaren Fanfarria #3308 obrarekin hasiko du denboraldia; Euskadiko Orkestrako kide eta konpositoreak Orkestraren beraren enkarguz sortutako lana da. Ondoren, 2011n Japoniako iparraldea suntsitu zuen tsunamiaren biktimei eginiko omenaldi dardarazle bat. Toshio Hosokawa musikagile japoniarrak meditazio isil batetik elegia eder bateraino eramaten du orkestra Meditation bere lanean, metalak eta perkusioak atzetik tsunamiaren berehalako etorrera iragartzen duten bitartean. Oroitzapen ekintza horren ostean, Märklek XX. mendeko kantatarik ezagunenetakoa zuzenduko du, Carl Orffen Carmina Burana. 1936n idatzia, haragizko maitasuna, natura eta lurreko gozamenak laudatzen dituzten Erdi Aroko olerki goliardotan oinarrituta dago.Jai-musika honetan aditu bikain den Donostiako Orfeoiak, Susanne Elmark sopranoak, Carlos Mena kontratenoreak eta Peter Schöne baritonoak parte hartuko dute ere.