Musika hitzez
EOSek babesturiko Zuriñe F. Gerenabarrenaren lanaren estreinaldia testuaren poetikan oinarrituriko egitarau baten atariko bilakatu da. Wagner eta bere azken Parsifal-a Alessio Bax ospetsuak bere dohainak erakusteko abagune izango den Liszt-en kontzertuaren gar birtuosistikoa baretzera etorriko dira. Nolanahi ere, Richard Strauss musikagileak Don Juanen gainean idatzitako musikazko kontakizunarekin jarraitutasun logiko bat sortzeko moduko musika oso deskriptiboa.