Barru barrurako bidaia dugu honoko hau. Arriagak hamabi urte dauzka Bilbaon bere Opus 1 hobengabe eta etorkizun handikoa idazten duenean; bere urteurrenean datorkigun Mozart estilo berri bat sortzear dago frantziar erakoa dena eta Manheimeneko orkestra batzean; Schönbergek, azkenik, gainezka egiten du Dehmelen jatorrizko testu batetik iragazten diren sentimendu biribilen aurrean: gizon baten eta beste baten haurra sabelean duen bere maitalearen arteko elkarrizketa.
* Lehen aldiz interpretaturiko obra
Egitarau honek hitzaldia izango du aurretik