¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2018ko Flamenco on Fire Jaialdia
25 abuztua, larunbata 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa

Eva Yerbabuena

'Carne y Hueso'
Eva Yerbabuena aipatzea, azken hamarkada hauetako dantza flamenkoaren gailurretako batez mintzatzea da. Teknika eta eszena erabat menderatuta, bere dantza moldeak generoaren aukera koreografikoak eta adierazkorrak zabaldu ditu, bere-berea duen estiloa sortuta. Ameslaria, flamenko-dantzari aparta, belaunaldi bakoitzean arte munduan agertu ohi den sentiberatasunez jantzia. Hitz batez, handitasunak ukitutako emakumea. 
 
Carne y Hueso lanean, Evak alde batera uzten du hunkidura ez den gauza oro; biluztu eta, oroz gain, zintzotasunez erakutsiko du flamenkoaren tramoia. Bost flamenko-dantzarik, kantuak, perkusioak, gitarrak eta ahotsak babestuko dute gure artista, Evak bere urrakortasuna agertzeko lanean; azken finean, ikuslearekiko intimitate eskuzabalerantz egindako bidaia da.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.