EGITARAUA
J. Braga Santos
Abertura sinfônica nº3
E. Lalo
Symphonie espagnole, para violín y orquesta, opus 21 [30’]
M. de Falla
El sombrero de tres picos. Suites nº1 y nº2 [26’]
Alexandre Da Costa, biolina
Jesús Amigo, zuzendaria
Doinu iberiarrak
Fallak eta Braga Santosek musika iberiarraren ikuspegi bana ematen dute, nolabait esateko barrendik sortutako ikuspegia eman ere. Cadiztarrak, jotak, farrukak, fandangoak eta seguidillak zapore eta kolore paregabeez lotzen dituen oinarri liluragarriko ballet baten bitartez. Joan den mendeko sinfonista portugaldarrik handiena den lisboarrak, berriz, bere oinarrizko inspirazio iturri batean sakontzen duen sorkuntza lan bikain batekin: Alentejoko folklorearekin. Falla jaio baino urtebete lehenago, Sarasatek Lalo-ren partiturarik ospetsuena estreinatu zuen Parisen. Obrak irudizko Espainia islatzen du, eta, betiere Frantziako ikuspegitik, Chabrier, Debussy eta Ravel konpositoreek jarraipena emango zioten.