Ez Dok Amairu 1965 eta 1972 bitartean jardun zuen Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Hainbat artistek osatu zuten; abeslariek eta idazleek nagusiki. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Baluarten ospatuko den emanaldian, duela berrogeita hamar urte euskal kantagintza berria deitu zen Ez dok Amairu kantautore taldearen abestien bertsio berriak entzungai izango dira, besteak beste, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi edo José Ángel Irigaray-renak. Emanaldian Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Formazio Klasikoa arituko da, oholtza gainean Iñaki Salvador euskal piano-jolea eta Durangoko Bogoroditsie Abesbatza lagun izango dituela.