¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Flamenco On Fire. Iruñeko II. Flamenko Jaialdia
28 abuztua, ostirala 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa

Farruquito

'Improvisao'

Farruquito dantzariak Baluarten Improvisao lana aurkeztuko du, flamenko intimoaren egia eta sustraiak erakusten dituen ikuskizuna. Jatorri tradizional eta magikoetara inolako artifiziorik gabe egindako itzulia da. Eszenaratzean gauza orotaz biluzten da, buru-belarri dihardu, eta inprobisazioa du leitmotiv bakarra.

Juan Manuel Fernández Montoya, “Farruquito”, (Sevilla, 1982ko abuztuaren 15a) Juan “El Moreno” kantaorearen eta Rosario “La Farruca”ren semea da; eta dantza ijitoaren egiazko jeinuaren oinordeko ukaezina: haren aitona Farruco izan baitzen. Farruquitok bost urterekin egin zuen debuta, eta historia egin zuen. Eta ez Broadwayn aritu zelako, baizik eta “Flamenco Puro” ikuskizun mitikoan aritu zelako, arte honen mito bizidun bikainenekin batera. Horrela, haurtzaroan hasi zen lehen dantza urratsak ikasten, etorkizun handi-handiko ibilbideari hasiera emanez: zortzi urtetan, Madrilen egin zuen bere lehen denboraldia; 11 urtetan, “Camarón Nuestro” bideoklipean aritu zen; 12 urtetan, Carlos Sauraen kameraren aitzinean dantzatu zen; aitonarekin batera, “Bodas de Gloria” lanean parte hartu zuen Bartzelona 92ko Paraolinpiadak Inauguratzeko Ekitaldian eta Sevillako Erakusketa Unibertsalean, “Presente, Pasado y Futuro” ikuskizunarekin. Farruco 1997an hil zen ustekabean, eta heriotza haren ondorioz, Farruquitok ardura bere gain hartu eta 15 urterekin bakarrik bere lehen ikuskizuna sortu zuen, “Raíces Flamencas”, non ederki nabarmendu baitzen bailaor bikain-bikain gisa, eta tradizioa arte-ikuskera miragarrira egokitu baitzuen. 2001. urtean iritsi zitzaion beharbada benetako ospea. “Farruquito y Familia” lanak kritika hunkitu zuen, eta New York Times egunkariak hauxe idatzi zuen hartaz: “Sagar Handia 2001ean inoiz zapaldu duen artistarik onena da”. Eta hori urtez urte erakusten ari da bere dantza lan bikainen bidez: “Por Derecho” eta “Alma Vieja” (2003). Ezbairik gabe, agerian jarri du kanpotik doala bere gaztetasun joria.


Dantza: Juan Manuel Fernández Montoya ‘Farruquito’
Cantea: Antonio Villar, Fabiola Pérez, Mari Vizarraga, Pepe de Pura
Toquea: Román Vicenti, Juan Requena
Percusioa: Ane Carrasco

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.