Fermín Bernetxea iruindarrak piano errezitaldia eskainiko du. Pedro Espinosaren ikasle, Bernetxeak Espainian eta Estatu Batuetako Hartford Unibertsitaten egin zituen ikasketak. Bere karrera profesionalak hainbat sari jaso ditu: Xavier Montsalvatge Nazioarteko Piano Lehiaketan Musika Garaikidearen Interpretatzaile Onenari Saria edo The Paranov Performance Competition sariketan Ohorezko Aipamena. Pianista bezala Espainiako musika garaikide jaialdi garrantzitsuenetan hartu du parte eta Suitza eta Estatu Batuetan errezitaldiak eskaini ditu. Brodsky Laukotearekin, Robert Black kontrabaxuarekin, The Hartt Contemporary Players taldearekin edo Pablo Sarasate Orkestra Gaztearekin batera artista gonbidatu bezala aritu da, Carlos Etxeberría, Maximo Olóriz, Douglas Jackson, Angel Millán eta Jesús Mª Echeverría maisuen zuzendaritzapean. Hainbat espainiar nahiz amerikar irratirentzako grabaketak egin ditu. Halaber, XX eta XXI. mendeetan sortze-musikalari buruz hitzaldi-kontzertuak eskaini ditu Teresa Catalán, Consuelo Díez eta Tomás Marco-rekin batera, eta interpretazio ikastaroak ere. Egun, bere jarduera artistikoaz gain Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eskolak ematen ditu.
EGITARAUA
1ª Atala
F. Mompou (1893-1987)
Variaciones sobre un tema de Chopin
Teme (Andantino)
Tranquillo e molto amabile
Gracioso
Lento
Expresivo
Tempo di mazurca
Recitativo
Allegro leggiero
Andante dolce expresivo
Valse
Evocation
Lento dolce e legato
Galope y Epílogo
E. Granados (1867-1916)
Quejas o La Maja y el Ruiseñor
El Fandango del Candil
2ª Atala
F. Chopin (1810-1849)
Dos nocturnos op. 27
Larghetto
Lento sostenuto
I. Albéniz (1860-1909)
Suite Iberia
Rondeña
Jerez
Evocación
Navarra