¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musikala
27 otsaila, larunbata 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Fiebre del Sábado Noche

The Bee Gees taldearen musika

Disko musikak eta dantzak Baluarte hartuko dute Fiebre del Sábado Noche musikalarekin, John Travolta gaztea zine izar bihurtzera bultzatu zuen 1977ko filme ospetsuaren moldaketan. Meryl Streep-ekin batera Mamma Mia! filmearen aktore-zerrendan parte hartu zuen Juan Pablo Di Pace aktore italiar-argentinarra Tony Manero berrian bilakatuko da musikalaren bertsio hontarako, bertan The Bee Gees taldearen Stayin' alive, Night fever edo How deep is your love bezalako abestiak historiaren parte direla. New Yorkeko Brooklyn behe auzoan 70. hamarkadan girotua, Fiebre del Sábado Noche musikala egunez saltzaile xumea eta gauez Odisey 2001 diskotekako errege bihurtzen den Tony Maneroren bizitzan oinarritzen da. Hogeita hamar bat dantzarik protagonistak lagunduko dituzte muntaia honetan. Eta bertan ez dira faltako poliester jantziak, kanpai-antzeko prakak eta alkandora lepo erraldoiak. 1998an London Palladiumen estreinatu ondoren, Karen Brucek zuzendutako moldaketa hau New York, Sydney, Amsterdam, Buenos Aires eta Madrildik igaro da.


Zuzendaritza eta Koreografia: Karen Bruce
Musika Ikuskatzailea: Phil Edwards
Eszenografia eta Jantzien Diseinuak: David Shields
Argiztatze Diseinatzailea: Adrian Barnes
Bertako Zuzendaria: Moira Chapman
Musika Zuzendaria: Arnau Vila
Ekoizpena: Stage Entertainment
Aktoreak: Juan Pablo Di Pace, Beatriz Ros, Isabel Malavia, Zenón Recalde, Guillermo Sabariegos


* Iraupena: 2 ordu eta 20 minutu (atsedenaldia barne)

INFORMAZIO GEHIAGO
Biografiak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.