Vladimir Horowitz aparta izan zen musikaren historian Chaikovski-ren Piano eta orkestrarako 1. Kontzertuko hirugarren mugimenduaren "zortzidun-pasartea" abiadura atzemanezinean grabatu ahal izan zuen piano-jotzaile bakarra. Baluarten Nikolái Luganski gaztea maisuaren parean dagoen egiaztatu ahal izango dugu: ziur baietz sari garrantzitsuenak irabazi dituelako. Kontzertua borobila da: Chaikovski-rekin hasiko da eta Sibelius finlandarraren 2. Sinfoniarekin amaituko da, azken hau errusiar musikariak sendoki eraginda egon zela. Sinfoniak bere lehen aldi erromantikoaren amaiera adierazten du eta bere gainontzeko obra bezala espiritu finlandiarraren eragina du: hori dela eta, obra hau Finlandiako orkestra garrantzitsuenak interpretatuta entzutea oso berezia izango da, hare gehiago finlandiar maisu garrantzitsuenetariko batek, Hannu Lintu bere zuzendari titularrak, zuzenduko baitu emanaldia. Baluarten izango da.
Zuzendaria: Hannu Lintu
Pianista: Nikolai Luganski
PROGRAMA
P.I. Chaikovski (1840-1893)
Piano eta orkestrarako 1. Kontzertua, si bemol maiorrean, Op. 23
J. Sibelius (1865-1957)
2. Sinfonia re maiorrean, Op.43