2018ko Flamenco on Fire Jaialdia
23 abuztua, osteguna
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa
Flamenco meets Jazz
Dorantes, Adam Ben Ezra eta Tim Ries. Gonbidatua: Pastora Galván, flamenko-dantzaria
Flamenco meets Jazz ikuskizunak bi gako ditu, sormena eta benazkotasuna, eta hartan, musika munduko hiru izen handi elkartu dira: Dorantes, Tim Ries eta Adam Ben Ezra, hirurak ere artista bikain askoak, konpositore ezagunak hesi musikalak eraisteagatik, jatorri ezberdineko musika-genero eta -estiloetako elementuak erabilita.
Dorantes nahitaezko izena da piano flamenkoaren munduan. Xehetasun oro zaintzen ditu teknikan; berritzailea da konposizioan, eta biribila, gauzapenean. Piano-jolea bi artista handiren bidelaguna izanen da bidaia paregabe honetan: batetik, Tim Ries saxofonista bikainarena eta Rolling Stones taldearekin ohikoa izaten dena, eta bestetik, Adam Ben Ezra-rena, kontrabaxuaren birtuosoa eta fenomeno soziala. Pastora Galván bailaora sevillarra izanen dute kide, artista handia inondik ere, propio gonbidatua, bai eta Javier Ruibalen perkusioa ere.