Flamenkito Puroh bira
20 maiatza, larunbata
21:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
La última cita S.L.
Fondo Flamenco
Fondo Flamencok -Alejandro Astola Soto, Antonio Manuel Ríos Sánchez eta Rafael Ruda Santiagok osatutako hirukote sevillarrak- debuta egingo du Baluarten, Flamenkito Puroh Biraren baitan. 10 urteko isilunearen ostean taldeak burutu zuen aurreko bira nazional arrakastatsuaren ondoren, Fondo Flamencok zuzeneko kontzertuan aurkeztuko du bere disko berria Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusian.
2006 eta 2014 artean, Fondo Flamenco jardunean egon zen urteetan, taldeak lau disko argitaratu zituen: Contracorriente, Las Cartas Sobre la Mesa, Paren el Mundo que me bajo eta Surología. Bere kantuek musika panoramaren gorenera eraman zuten eta belaunaldi oso bat markatu ere. Ezagunenetako batzuk Q tal, Princesa, Ojalá edo Escúchame mujer dira.
Fondo Flamenkoko kideek ohiko musikariak izango dituzte lagun: Diego Ratón (gitarra espainiarra), Sergio Gallardo (gitarra klasikoa), Manolo Nieto (baxua), Teto (perkusioa), Aitor Moya (bateria), Fernando Rodriguez (pianoa), Fael eta Lolo (txalo-jotzailea).