RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
27 uztaila, osteguna
22:15etan. · Besteak
Antolatzailea:
Nafarroako Filmoteka eta Baluarte
Frankenstein gaztetxoa (Young Frankenstein, 1974)
Zuzendaritza: Mel Brooks
Gidoia: Mel Brooks, Gene Wilder (Mary W. Shelleyren eleberrian oinarrituta)
Musika: John Morris
Argazkia: Gerald Hirschfeld (ByN)
Aktore-zerrenda: Gene Wilder, Peter Boyle, Marty Feldman, Madeline Kahn, Cloris Leachman, Teri Garr, Kenneth Mars, Richard Haydn, Liam Dunn.
Iraupena: 105 min. Bertsio originalean gaztelerazko azpitituluekin
Laburpena
Frankenstein Gaztetxoa (ingelesez Young Frankenstein), 1974ko film komiko estatubatuar bat da, Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia film bat da. Gene Wilder, Teri Garr, Cloris Leachman, Marty Feldman, Peter Boyle, Madeline Kahn, Kenneth Mars eta Gene Hackman. Gidoia Brooks eta Wilderrek idatzi zuten.
Filma beldurrezko zinemaren parodia bat da, bereziki Mary Shelley ingeles idazlearen Frankenstein eleberriaren film egokitzapenena. Gainera, 1931ko Frankenstein filmari gorazarre txiki bat egin zioten, Frankenstein Gaztetxoa filmako laborategian agertzen diren burmuinak, 1931ko filman agertzen ziren burmuin berberak zirelako. Mel Brooks bere filma zuri-beltzan filmatu zuen, film zaharrei beste gorazarre bat egiteko.
Frankenstein Gaztetxoa 28. postuan dago Total Magazine aldizkarirako denbora guztietako 50 filmen hoberen artean; 56. postuan, Bravo kateako “100 film dibertigarrienak”; eta 13. postuan, American Film Institute-ko “denbora guztietako 100 film amerikar dibertigarrienak”. 2003an, AEBetako National Film Preservation Board-ek Frankenstein Gaztetxoa izendatu zuen “kulturalki esanguratsua” eta aukeratuta izan zen bere kontserbaziorako AEBetako Kongresuaren liburutegiko National Film Registry delakoan.