Frantziako Orkestra Nazionalaren bisita urteko gertakari musikal nabarmena izanen da, Espainian hiru kontzertu soilik eskainiko dituelako, horietariko bat Baluarten. Orkestra Frantziako lehen talde sinfoniko iraunkorra da eta Paris-eko Théâtre des Champs-Elysées-ean du bere kontzertu egoitza. Daniele Gatti (Milán, 1961), bere belaunaldiko zuzendari nabarmenena, orkestraren buru egonen da. Gatti-k orkestraren zuzendaritza 2008 hartu zuen Londreseko Royal Philharmonic-aren buru hamabost urtez egon ondoren. 2009 urtetik Zuricheko Operako maisua, Gatti Vienako Filarmonika zuzendu ohi duten pribilegiatuen taldean dago. Frantziako Orkestra Nazionalak Baluarte lehenengoz bisitatuko du Gustav Mahler-en 9. Sinfoniarekin; “agur luze bat, konpositoreak berak entzun ez zuen testamentu artistikoa” bezala deskribatua izan da obra hau, izan ere, Mahler hil eta hurrengo urtean estreinatu zutelako. Alban Berg musikagileak 9. Sinfonia “Mahler-ek inoiz idatzi zuen gauza liluragarriena” zela esatean beste askorekin bat egin zuen.
Gustav Mahler (1860-1911)
9. Sinfonia, Re maiorrean
Andante comodo
Im Tempo eines gemächlichen Ländlers. Etwas täppisch und sehr derb
Rondo-Burleske. Allegro assai. Sehr trotzig
Adagio. Sehr langsam und noch zurückhaltend
* Iraupena: 83 minutu