¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
2014-15 Musiketan Zikloa
28 martxoa, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Gaby Moreno

Blues, Jazz, Soul, R&B

Artista Berri Onenaren Latin Grammy (2013) sariaren irabazlea. Bere ahotsak sua pizten du bihotzean. Argitaratu dituen hiru diskoak entzunda, Still the Unknown (2008), Illustrated song (2011) eta Postales (2012), erraz jabe daiteke horretaz, ahots kartsu, ezti eta irmo hori tarteko, erreferente bluesa eta xehetasun soul-folka dituena. Gainera, Gaby Morenok su motelean egosten ditu berak idatzitako abestiak, xarma maitagarriz hornituta instrumentazio xumea, harmonia dotorea eta ustekabeko tinbrea oinarri. Hala, abesti bakoitzarekin inolako arazorik gabe pizten du su ederra entzulearen bihotzean.

Guatemalan, hainbat gunetan abestu eta grabaketak egin zituen. Hedatuenetako eta oihartzun handiena izan zutenetariko bat Guatemalako Himno Nazionalaren bertsio pertsonal-pertsonala (1997) izan zen, aberriaren ikur horren mendeurrenean, kantaren jatorrizko hitzak José María Bonilla Ruano gramatikariak (abeslariaren aitonak) 1934an aldatuta.

Ondoren, aipatu Still the unknown grabatu zuen. Hor erakutsi zuen lehenbizikoz bere gaitasun artistikoa, Tracy Chapman erakarri zuen berbera, izan ere, Ipar Amerikan zeharreko birara gonbidatu baitzuen aurretik jo zezan. Gauza bera gertatu zen Ani DiFrancorekin. Biak ala biak autore-kanten abeslariak; lehenengoa Grammy sariaren irabazlea eta bigarrena sari horietara izendatua.

Bere lorpen eta trebeziak 2010ean batu ziren. Smile abestia grabatu ostean, Charlie Chaplinen originala The Cove film dokumentalerako, akademiaren Oscar saria irabazi zuen urte hartan. Gaby Morenoren izena berriz agertu zen konpositoreen atalean The International Emmy Awards-eko Oustanding Main Title Theme Music kategoriako izendapenetan, Parks and Recreation telesaioko abestiaren egileetako bat zen heinean. 2010ean, halaber, Danimarkako jaialdi entzutetsu eta urtetsuenetako batean parte hartu zuen, Roskilde-n, hain zuzen, eta 17.000 lagunen aurrean abestu zuen hunkituta Danimarkako Irratiko Gazte Orkestrak lagunduta. Eta, besterik gabe, hurrengo urtean, keinu handirik eta inolako transnazionalen babesik gabe, Illustrated songs diskoa salmenten lehen postuan kokatu zen ITunes eta Amazon Latino-n, Estatu Batuetan eta Europan aurkezpenak egitera eraman zuena. Kontzientzia Enbaxadorea sarien banaketa-ekitaldian, Morenok, lehenengo, Toast to freedom kantatu zuen, Amnistía Internacional-en abestia, Angelique Kidjo Grammy irabazle afrikarrarekin batera, eta, ondoren, Bob Marleyren Get up, stand up klasikoa Bonorekin (U2) berarekin, Angelique Kidjorekin eta Damien Rice folk pop abeslari irlandarrarekin.

Urtebete darama biran Hugh Laurie musikari eta aktorearekin (Copper Bottom Band delakoan parte hartuz) eta jada egonak dira Europa, Ipar Amerika, Brasil eta Australiako antzoki enblematikoenetan.


Gaby Moreno - ahotsa, gitarra
Arthur Braitsch - gitarrak, ukelelea
Leslie Lowe - baxua, ahotsa
Sebastian Aymans - bateria, perkusioa

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.