Zine beltza - Pamplona Negra Jaialdia
14 urtarrila, osteguna
19:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte eta Nafarroako Filmoteka
Gaua hirian (JBGA)
Zuzendaritza: Jules Dassin
Gidoia: Jo Eisinger (Eleberria: Gerald Kersh)
Argazkia: Mutz Greenbaum (Z/B)
Musika: Benjamin Frankel, Franz Waxman
Aktore-zerrenda: Richard Widmark, Gene Tierney, Googie Withers, Hugh Marlowe, Francis L. Sullivan, Herbert Lom, Stanislaus Zbyszko, Mike Mazurki, Charles Farrell, Ada Reeve, Ken Richmond.
Jatorrizko izenburua: Night and the City
Herrialdea: Erresuma Batua eta Estatu Batuak
Urtea: 1950
Iraupena: 101 min. / JBGA
LABURPENA
Harry Fabianen istorioa kontatzen du, inoiz funtzionatzen ez duten asmo handiko planak dituen Londresko iruzurgilea. Egun batean, Gregorius munduko borrokalari grekoerromatar ezagunenarekin topo egin du eta plan ikaragarria bururatzen zaio. Plan horrek, azkenean, bere independentzia finantzariorako txartela izango dela uste du. Mundu guztia engainatzea eskatzen duen plana da, baina azkenean bere burua engainatuko duena.
Jules Dassin Hollywoodetik joan zen 1949an “sorginen ehiza” ondoren. Noche en la ciudad bere lehen film ingelesa da, Ipar Amerikatik alde egin ondoren. Film hau Britainia Handia eta EABren elkarrekiko produkzioa da, aktore amerikarrak eta ingelesak nahasiz, baina britainiar nortasunaren ezaugarri nabarmenekin. Izenburuaren “hiria” Londres da, eta film honetan bere bizi-eremuko hiri distiratsu eta polifazetiko gisa islatzen da.