Boli Kostan jaiotako George Momboye koreografoak, dantza afrikar, dantza klasiko eta jazz klaseak jaso zituen. 1992an bere konpainia propioa sortu zuenetik, Senegal, Kamerun edo Ekuatore Gineako dantzari afrikar honenak erakartzen jakin izan du. Dantza eta musika bat datoz bere ikuskizun guztietan, aldi berean, perkusioak paper nagusi bat jokatzen duelarik. Orainaldiari begira dagoen dantza bat bada ere, aintzinako ohiturak agerian aurkitzen dira beti Momboyeren ikuskizunetan. Primitibo eta modernoaren nahasketa honetan gainera, dantzariek daramaten hip-hop jantziak bezalako hiritar kutsua ere aurkituko diote Momboyeren ikuskizunari bere emanaldiren bat gozatzeko aukera dutenek.