68 urteko Gilberto Gil, Caetano Velosorekin batera, bere belaunaldiko brasildar erreferente nagusia da eta brasildar herri-musikaren etengabeko berriztatze prozesuan funtsezko zeregina egiten du. Berrogeita hamar disko eta zazpi Grammy Sarirekin, abeslari, musikagile eta gitarra-jotzaileak Baluarten bere karrera osoa errepasatuko du antzoki eta auditoriumetarako bira berezi batean. Gilberto Gil bossa-novako musikari bezela hasi zen eta beranduago bere musikan rock, reggae, funk eta Salvador de Bahiako erritmoak gehitu zituen. Laister ardura politikoa eta eduki soziala adierazten zuen musika konposatzen hasi zen eta “tropicalista” izeneko mugimendu kulturalaren funtsezko irudi batean bilakatu zen. Urtero Europan, Ipar Amerikan, Latinoamerikan eta Japonian kontzertuak eskaintzen ditu, portugalera-brasildarrez interpretaturiko bere pop-musika erritmoekin publikoari erantsiz. Gilberto Gil-ek bere bakarlari ibilbidearekin batera Pink Floyd bezalako talde ezagunekin jotzeko aukera izan du. Software librearen eta orokorrean kultura askearen defendatzailea, 2001ean Nazio Batuen Erakundeko Borondate Oneko Enbaxadore izendatu zuten eta 2003 eta 2008 artean Brasilen Kultura ministro bezala aritu zen
Txeloa: Jaques Morelenbaum
Gitarra eta perkusioa: Bem Gil
* Iraupena: 90 minutu (atsedenaldirik gabe)