Golden Apple Quartet taldea En blanco y negro ikuskizunarekin itzuliko da Baluartera. Golden estiloa mantenduz, entretenimendu, ustekabe eta dibertsiozko ekitaldi berri hau (beren karrerako zortzigarrena) eskainiko dute ordu eta erdiz. Izan ere, Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Kike Ochoa eta Manuel Romanok osatzen duten ahots-laukotea Zacarías, Hipólito, Bernabé eta Calixto beren birraitonak interpretatuko dituzte, gerrate Zibilaren osteko Estatu Batuetara emigratzea erabaki zuten lau kantari eta artista gazte haiei gertatu zitzaiena erakutsiz. Golden Apple Quartet taldeko kideen birraitonek AEBak zeharkatu zituzten, elkarrekin eta bakarka, eta hainbat abentura bizi ere. Mendebalde zaharrean, Hegoalde sakonean, New York zaratatsuan, Hollywood sortu-berrian eta beste hainbatetan saiatu ziren beren artearekin arrakasta izaten. En blanco y negro Golden taldearen obra antzeztuena da eta ohiko duten bezala a capella-z eskainitako abestiek funtsezko papera izanen dute.
Aktore zerrenda: Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Kike Ochoa, Manuel Romano
Zuzendaritza musikala: Loyola Garmendia
Gidoia eta libretoa: Golden Apple Quartet eta Patxi Barco
Abestien hitzak: Eduardo Errondosoro