Antzeztokietara bueltan, Moncho Borrajo umorista galiziarrak Golfus Hispanicus ikuskizuna eskainiko du gurean, Espainiaren historiari buruz ironiaz hitz egiten duen musika-tragikomedia. Akzioa gure aroko III. mendean kokatzen da, Hispania Erromatar Inperioaren boterepean zegoenean. Borrajo, Cesar-en rola interpretatuz, bere herriak bizi duen egoera ezagutzeko itzultzea eskatzen dio Jupiter jainkoari. Taulagainean Antonio Campos aktorea izango du lagun esklabo mutuaren paperean. Antzerkiak aldi hontako politikari eta pertsonaia adierazgarrienek nola pentsatu eta aritzen diren erakusten du. Era berean, ondoren Inperio honen gainbeheran ondorio izan litezkeen kausak nabarmentzen ditu. Golfus Hispanicus obran, Moncho Borrajo-k Rajoy, Aznar edo Felipe González bezalako politikarien esaldiak erabiltzen ditu eta jada susmatzen zuena egiaztatuko du: “Espainian alproja asko dagoela”.
Egile eta zuzendaria: Moncho Borrajo
Aktore-zerrenda: Moncho Borrajo eta Antonio Campos
* Sarrera aurkeztuz uztailaren 9, 10, 11 edo 12an eskainiko diren su-artifizialak ikusteko sarreran %50eko beherapena eskuratuko duzu. Internet-en edo telefonoz sarrerak erosten dituztenek Baluarteko txartel-leihatilan beren sarrera aurkeztu beharko dute beherapena lortzeko.